BANABIL A1 Lan-koadernoa

23,25

Product Description

BANABIL ikasgelan elkarreraginean erabiltzeko euskara-metodoa da. Komunikazioan oinarritua eta atazetan antolatua, bederatzi unitatetan egituratuta dago, Hezkuntza Arautura egokitu ahal  izateko. A1 maila, gainera, hasiera-hasiera mailako Ongi-etorri! unitatearekin hasten da. Lan-koaderno honetaz gain, A1 mailan, Ikaslearen liburua, Irakaslearen gidaliburua eta material osagarri ugariz osatutako Banabil gunea daude. Liburuok bertsio digitala ere badute.

Hauek dira BANABIL Lan-koadernoaren ezaugarriak:

  • 9 unitate tematiko Ikaslearen liburuari lotuak
  • Unitate bakoitzak lau atal ditu: Testuak eredu, Ideiak adierazten, Hitzez hitz eta Artez eta zuzen
  • Gramatika-azalpenak eta horiek lantzeko 200 ariketatik gora
  • Autoebaluazioa unitate bakoitzaren amaieran
  • Banabil Lan-koadernoa lan autonomoarako diseinatuta dago, Ikaslearen liburuaren beharrik gabe, eta irakaslearen laguntzarik gabe

Additional Information

EAN

978-84-1360-479-4

Egileak

Aio Aresti, Beatriz / Arrese-Igor Olaskoaga, Amaia / Etxabe Goñi, Itziar / Larrageta Martínez, Haritz
Aholkulariak: Ezeiza Ramos, Joseba / Nazabal Iriberri, Jokin
Ilustratzailea: Estévez, Laura