ARIAN A2.1 Ikaslearen liburua

BATZUK
25,25

Product Description

Arian A2.1 – Ikaslearen liburua (+CD) (+ERANTZUNAK)

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute.
Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro. Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti.

Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.Horrez gain, entzungaien CDa eskaintzen da liburuarekin batera.

Additional Information

EAN

9788490270240

Egilea

BATZUK