Oihenartea ez hunki

SALABAERRI, BEA / LARREA, ADUR (ilus.)
13,90

Product Description

Peiok Oihenartea etxaldean du bizitokia eta lana. Maite du laborari-lana, lurra, natura eta Baigorriko bizimodua. Bere ametsa da horrela bizitzea: zoriontsu da gustuko bizimoduan, maiteĀ  duen familiarekin eta lagunekin. Baina bat-batean Peio desagertu da.
Non da? Zer gertatu zaio? Peioren desagertze misteriotsuak kezka sortu du. Gainera Oihenartea etxaldea ere arriskuan da.
Oihenartea ez hunki istorioak misterioa eta elkartasuna lotzen ditu, eta egungo Ipar Euskal Herria eta espekulazioaren arazoaren errealitatea agertzen ditu.

ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2 eta B1 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audioliburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra. Oihenartea ez hunki audioliburua sareko audioliburu-plataformatan dago eskuragarri.

Additional Information

Egilea

SALABAERRI, BEA / LARREA, ADUR (ilus.)

EAN

9788413603506