Ez dago produkturik saskian
Product Description
Euskaltzaindiaren hiztegia, Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak 2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrenda zen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Esku artean duzun liburu hau 20.000 hitz haiei dagokien “hiztegi osoa” da, hots, haietako hitz bakoitza adierez, definizioz eta adibidez hornitzen duena.
Hona hemen, beraz, erabiltzailearen eskura, urte luzetan ondutako ahaleginen emaitza; euskararen akademiak moldatua eta itxuratua.
Inon bada hizkuntza akademia baten eginkizunik behinena, hauexetan da, hain zuzen ere, hizkuntzaren lexikografiari bultzada ematen, estandar baten osatze eta mamitze aldera.
Euskalkietatik nahiz egungo bizimodutik euskararen egunerokotasunean errotu diren hitzak sistematizatzen eta egokitzen saiatu da Euskaltzaindia etengabe, Hiztegi Batuan, alegia, estandar delakoaren hitz zerrenda erabilgarria osatuz.
Orain beste pauso bat eman du Euskaltzaindiak, euskararen normalizazio eta normatibizazio munduan. Hainbatez, euskara-euskara hiztegia lehenez argitaratu du, beste hizkuntzetan ohikoa dena gurean ere plazaratuz, hots, euskararen hitzek dituzten adierak eta adibideak euskararen bidez emanik.
Hiztegigintza, hala ere, bukaerarik gabeko jarduera da, hizkuntza etengabe biziberritzen delako seinalea.
Seinale ona euskararentzat ere, eta etorkizuneko belaunaldientzat erantzukizun nabarmena dakarrena.
Horretara dator hiztegi hau, denon asmo eta gogoei laguntza ematera eta erabiltzaile orori tresna berria eskaintzera, euskara bera gero eta erabilgarriagoa, gero eta ageriagoa izan dadin euskal gizartean.
Additional Information
EAN | 9788490270233 |
---|---|
Egilea | EUSKALTZAINDIA |